Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irudigintza iz irudiak egitea.
Ezta, bestalde, irudimen berritzaileak lekarkeen irudigintza anitza eta nabarra ere, hedarazitako irudiak baino, telebistatik, bideotik, zinematik jasotako irudiak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.
Orduan aitak garaiko irudigintza erlijiosoaz zekizkien apurrak esaten zituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 34. orr.
Irudikapenezko irudigintza ispiluko irudiaren, uretan, beira batean, metal leunduan berez eratzen den irudiaren imitazioa da beharbada. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.