Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
José, animaliak eta landareak marraztea baitzuen gogoko, botanikako liburuen eta belar-liburuen irudigiletzat irudikatzen nuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.
Mikel Valverde komikigile eta irudigile gasteiztarraren obra. Berria - Kultura 2004-02-03
Mikel Urmeneta irudigile eta diseinatzaile iruindarrak irabazi du aurtengo sanferminetako kartelerako lehiaketa. Berria - Euskal Herria 2004-05-06
Erakusketa batek irudigilearen 200 marrazki inguru bilduko ditu, 1920 eta 1930eko hamarkadetan eginikoak. Berria - Kultura 2004-12-23
· Badaki ametsak, irudigile aparta bera, errainu ederrak sortzen dituela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 174. orr.
Biolin doinuek hegan egin zuten kezko zeruan barrena eta, musika irudigile aparta baita, bizitza ekarri zuten lur mortura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 290. orr.
Felipe Arrese Beitia [...] arotza zen ogibidez, irudigile edo santugina. Berria - Kultura 2006-01-15
Irudigileak Roxanaren aurpegi urregorrizkoa zizelkatu zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 112. orr.
Irudigile batek buztin ilunez egiten duen artelana balitz bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.
Mesede horren ordainetan irudikatzen dute [Atlas] pintoreek eta irudigileek mundua eusten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3010. orr.
Egiptoko pintore eta irudigileek Panen irudia ahuntzburudun eta akerhankadun marrazten eta zizelatzen dute. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.
[Jorge Oteiza] oriotar irudigile eta pentsalari handiarentzat. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.
irudigile aparta (3); irudigile eta (3)