Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere begi irritsuekin, oihal oneko arropak jantzi arren itxura zarpaila zuen tipoa zain zeukan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.
Begirakune irritsua josi zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.
Emakume gaztea eta irritsua dugu Kirsty. Berria - Kultura 2004-05-26
Distira bereko errainu irritsua zerien jauregi aurreko platanondo, zumar eta ezkien adaburuei ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.
Aurrez aurrekoetan, berriz, beti bezain neurritsu jokatzen zenuen, alai eta irritsu ere bai. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.
Eta, hala, osaba goibel eta irritsu uzten nuela, irritsu eta goibel, igande hartan bakarrik ibili nintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 277. orr.
Eta adiskideturik-edo itzuli ziren handik, biok ere irritsu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 442. orr.
Hausnarketa irritsuan egon nintzen pixka batez, liburuetako azpimarrek Adak dantza makabroaz eta Danelen jarreraz erakutsitako destainarekin zuten loturaren kariaz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.
irritsu eta (3)