Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galtza bustiak bildu eta harkaitzean behera irristatu zen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.
-Hosto horietan irristatuko zen -esan zuen gidariak. -Irristatu egin hintzen horma-gune ezin labanago batean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 281. orr.
Obus-zulo batean irristatu gara eta hantxe ezkutatuta egon gara puska batean, badaezpada ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.
Irristatu eta kolpe txar bat hartu du harkaitz puntaren batekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.
Pijama bat jantzi eta maindireen artean irristatu zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 105. orr.
Ohetik kontu handiz irristatu zen ez baitzuen John iratzarri nahi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 172. orr.
Neskatoaren aurpegia Egutxiren sorbaldan irristatu zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.
Bere bi hatz irristatu ziren blusaren azpitik eta bularretakoaren ertza ukitu zuten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.
Neskak sentitu zuen beste haragi hura berearen barrenean irristatzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 172. orr.
Une hartan zigarreta hatzen artetik irristatu eta kuxinen artera erori zitzaion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.
Jo eskuin, jo ezker, aingira baten gisa irristatu zen mahaipera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.
Zaindarien artetik sigi-saga suge baten moduan irristatu eta gero. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.
Aulki gurpildunetik tapakia irristatu zitzaion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.
Soka, zorionez, ez zitzaion irristatu. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.
Malko bat irristatu zitzaion masailean behera. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 50. orr.
Justinak pauso batzuk eman zituen aurrera, zoru gainean irristatuz bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 218. orr.
Burdinazko errail bakarraren gainetik irristatuz baztertzen ziren ateak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 11. orr.
Berokiak jantzi eta kalera atera ginen, leran irristatzera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 175. orr.
Eguzki eder bat irristatzen zen hostoen artetik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.
Hezurretan barrena beldurra irristatzen zitzaidala sentitzen nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.
Kristala eskuz garbitu eta hotzikara lepotik irristatzen sentitu du Juliak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.
Eskote baten ertzetik behera amiltzen zaigu begirada edo gona baten barrenetik gora irristatzen zaigu grina. -Hitzen artetik irrista ez zitezen eztabaidak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.
Hori pentsatu zuen da Ruak, hitzak irristatzen zituela itsuak, biolinaren arkua hariak jotzean irristatzen den bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.
Ahotsa irristatu eta desagertu egiten da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.
Bizitza erdizka eta pozik gabe irristatu zaik, eta ustekabean ohaburuan heriotza agertu zaik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 219. orr.
Antzerki gaietara irristatu zen hizketa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.
Hamar hilabete bero eta gozo irristatu ziren Menendez gaztearen bizitzan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 120. orr.
Minutuak behatzen artean irristatzen sumatzen zituzten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.
Ezker eskua irristatu zuen maitalearen sabelean gora. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.
Bere hatz luzeetako bat irristatzen zuen Martini koparen ertzetik. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 124. orr.
Eta eskua nire kamiseta azpira irristatu duenean bertigoa da sentitu dudan zirrara mota. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 43. orr.
Beira puskak ez zapaltzen saiatuz, [...] errezelak irristatu nituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.
· Laztan iheskorrak esku eta masailean, gutiziak irristatzen dituzten berbak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 91. orr.
-Damutuko zara oraindik -irristatu egin zituen hitzak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 118. orr.
artetik irristatzen (4); bat irristatu (9); bat irristatu zitzaion (4); bat irristatzen (4); behera irristatu (16); behera irristatu eta (3); behera irristatu zen (4); behera irristatuz (5); behera irristatzen (15); eta irristatu (6); eta irristatu eta (3); gainean irristatuz (3); gainetik irristatu (5); irristatu da (6); irristatu egin (11); irristatu egin zen (3); irristatu egiten (5); irristatu eta (39); irristatu nintzen (5); irristatu zen (27); irristatu ziren (3); irristatu zitzaidan (4); irristatu zitzaion (11); irristatu zitzaizkion (4); irristatuz bezala (3); irristatzen ari (7); irristatzen da (8); irristatzen den (4); irristatzen diren (4); irristatzen eta (3); irristatzen hasi (4); irristatzen sentitu (4); irristatzen utzi (7); irristatzen zen (10); irristatzen zirela (3); irristatzen ziren (7); irristatzen zitzaion (5); irristatzen zitzaizkion (7); lurrera irristatu (3); nola irristatzen (4); nola irristatzen zen (3)