Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harkaitzera iritsi ziren, eta han osaba Vernonek, irristaka eta labainka, etxetxo zaharkitura gidatu zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.
Menditik zuzenean jaisten hasi ziren, saltoka, elurraren gainean irristaka, ia erorian amildegian behera. deabruz mozorrotutako animazio-talde bat patinetan irristaka eta suziriak botatzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.
Horman ezkutaturiko harrizko ate bat ireki zen irristaka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 186. orr.
Bere burua ardatz harturik, jira eta biraka hasi zen, zoruaren gainean irristaka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 161. orr.
Beti daukazu suge bat bezala irristaka ihesi doakizun zerbait. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.
Irristaka joan zen harrizko txirristan behera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 226. orr.
Malko lodiren bat sentitu duzu masailetik behera irristaka. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.
Autoa kostaldeko bidetik irristaka doa, eta eguraldiak onera egin du. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 83. orr.
Gurpilak irristaka hasi zitzaizkidan eta errepide bazterrera joan nintzen zurrunbilo zuri baten erdian harrapaturik. · Autoa bidetik atera eta, frenoei eragin arren, irrista-irristaka. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 175. orr.
behera irristaka (5); eta irristaka (4); gainean irristaka (5); irristaka eta (6); irristaka hasi (3); zen irristaka (3)