Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irristailu (ETCn 63 agerraldi; orobat irristagailu ETCn 32 agerraldi; cf patin ETCn 768 agerraldi) 1 iz irrist egiteko gailua oinean finkatzen dena. ik patin.
Goxokiz, irristailuz, bizikletaz eta arrantza-tresnaz betetako denda batean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 138. orr.
Neguan, gaixoek izotz-pista egiten zuten, eta eskietan edo irristailuetan ibiltzen ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.
-Hoa arotzarengana eta gurpiletan irristagailuak ipintzeko eskatu -esan zuen Txitxikovek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.
· Norbaitek asmatu zuen monopatina, handik hainbeste urtera milaka ume eta gaztek erabiliko zuten irristagailua alegia. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.