Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontrabandista irri eta jolas zebilen, noiznahi irrista eta eroriko bailitzango plantak eginez. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.
Jakituria gutxikoa litzateke, irrista beldurgarrien erresuman sartuta, laburregi jokatzea eta seme-alaben erabakia eta gurasoen zuhurtzia fermuki estekatzen dituen denbora laburtzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.
Inoiz baino okertuago zihoan, oinez, irrista-beldurrez. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.
Hirurak zihoazen eskutik helduta, hautsaren gainean irristan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.
Hosto artean irristan zihoan odolezko orbanari segitu zion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 146. orr.
Elurra eta izotza nonahi, eta lera aise eta agudo doa aurrera irristan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.
[Zaldiak] muino harrigarri horien bestaldeko maldan behera amiltzen dira irristan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.
Gure madarikazioak isilarazi behar izan ditugu, lokatzetan irristan lerratzen garelarik, bata besteari helduta betiere, bertan behera eror ez gaitezen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.
Hiriko zerugain kuadrikulatuan, kaio bat, bakardadean irristan, mezu bat brodatuz, harat-honat llabur, bizi, urdurietan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 177. orr.
Adela azkar ihartu zen, aldapa elurtuan behera irristan datorrena bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.