Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irrintzilari (orobat irrintzinalari g.er.) iz irrintzi egiten duen pertsona.
Jaialdia janzte aldera, zazpi irrintzilari ere deitu ziren. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 67. orr.
Meza eta bazkariaren ondotik baziren egunaren alaitzeko, pilotari, dantzari, kantari, bertsulari, txistulari, irrintzilari, hots, denbora hartako eskual kultura egiten zutenetarik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 37. orr.
Eta bertsularien ondotik irrintzinalarien aldi. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.