Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldien irrintziak eta astoen arrantzak dantzatzen zituena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.
Zaldien irrintzi izutua entzun zen tupustean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Zaldi baten irrintzi zorrotza iritsi zen niganaino. Txillardegi «Putzu», 1999 - 183. orr.
Gau ilunpe beltz horretan jendeen solasak entzun daitezkeela, eta ere oilarren kukurrukuak eta ere zaldien irrintzinak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 71. orr.
Zalditzar zuri batek egin zuen jauzi bere aurrean, irrintzi beldurgarria jaurtiz. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 152. orr.
Gameluaren irrintzia entzun nuen irrintzia besterik ez zenean; gero, arrisku-seinale bilakatu zen, eta, azkenik, irrintzi bihurtu zen berriro. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 186. orr.
Irrintzi horiek Giomar hil zuen adarbakar haren ondorengoenak omen dira. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 211. orr.
Mendi gailurretatik irrintzi baten hots ozena heldu zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 98. orr.
Janis Joplinen irrintzi basa eta Dylanen sudur-mintzoa. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.
Oreinak bezala salto egingo du herrenak, pozaren pozez irrintzi mutuak. Elizen arteko biblia Is 35,6
Jerikoren konkista, tronpeta hotsez eta herriaren bat-bateko irrintzi beldurgarriari esker lortutakoa. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.
Nik bi pauso ematerako, ordea, garaipenezko irrintzi ero bat entzun nuen nire atzean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 301. orr.
Souad Massiren musikak pizturik, guztiak irria ahoan, txaloka, zutik, eskuak airean edo gerria dantzan, arabiar irrintzinak entzun daitezkeela han-hemenka. Berria - Kultura 2004-03-28
Bat-batean, Orrondok irrintzi bat bota zuen trikitrixaren piezari lagunduz. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 35. orr.
Martinek irrintzi bat bota zuen, barre-algara luze bat ematen duena, edo zaldiaren oihua, barre burlati batez bukatua. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.
Edan eta irrintzina harrigarri bat botatzen du Elur-ek gauaren bihotzean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 170. orr.
Hurbiltzean, Marik irrintzi bat bota zuen, biztanleen abisatzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 108. orr.
Angel Berruetaren seme Imanolek aitaren alde egindako oihuarekin eta irrintzi batekin eman zion azkena omenaldiari. Berria - Euskal Herria 2004-09-14
Esme eta Gotzone Sestorainen irrintziek biribildu dute lana. Berria - Kultura 2004-03-19
Eta ateak ere, lehen bere erroetan atseginez irrintzi egiten zuenak, isilik dirau eskaratzean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.
Gurpilei negar, enbrageari irrintzi eta martxa-aldagailuari karrank eginarazten zien. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
Eta soinu txikiaren irrintziak gure gurasoen odola irakiten jartzen bazuen [...]. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 13. orr.
Zelan soinua besoek emon ahala zabaltzen eta izten eban eta zelako irrintzia ataraten eutsan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 19. orr.
Irrintzi deiak ikaraldi batez iratzarri zituen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 167. orr.
Aurtengo Irrintzi lehiaketako irabazlea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 17. orr.
Urkoiko plazan, irrintzina lehiaketa. Herria 2002-08-08
Orduantxe entzun ziren zaldi irrintziak, zamariei zuzendutako oihuak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 120. orr.
Gamelu-irrintzia arrisku bilaka zitekeen bezalaxe, datilondo ilara batek mirakulua adieraz zezakeen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 122. orr.
Diotenez, oraindik ere entzun daitezke adarbakar-irrintziak, gauez, Betelu aldeko baso-mendietan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 211. orr.
Belaunaldi askotako borroka irrintzi menderakaitza, euskal garaipenaren oihu harroa. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 143. orr.
Agure kabroiak sekulako algara-irrintzia egin zuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 134. orr.
Egin poz-irrintzi, mendiok! Elizen arteko biblia Is 49,13
Egiogun poz-oihu Jaunari, poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari!. Elizen arteko biblia Sal 95,1
Gudu-irrintzi zolia eginez, etsaiei bulartsu aurre emanez. Elizen arteko biblia Is 42,13
Buruzagien aginte-hotsak eta gudu- irrintziak. Elizen arteko biblia Jb 39,25
Herri osoak gerra-irrintzi handia egingo du. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.
Irrintzi egin zuen behorrak, eta artzain txakurrak hankartean sartu zuen buztana. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Egin zilipurdika zekorrak zelaian bezala, egin irrintzi zaldiak bezala. Elizen arteko biblia Jr 50,11
Jakin ezak, bertzalde, zaldiak irrintzi egiten duela, eta astoak arrantza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.
Pottokak irrintzi egin zuen, asaldaturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 360. orr.
Jo turuta Sionen! egin irrintzi nire mendi santuan! Elizen arteko biblia Jl 2,1
Ez egin hitzik ere, nik irrintzi egiteko esan arte. Elizen arteko biblia Jos 6,10
Egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari. Elizen arteko biblia Sal 47,2
Burdina trinkoko gontzetan irrintzi egiten duen gotorlekuren bateko borta astuna etxean sartzeko. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.
· Zaldi batek irrintzi mehe bat egin zuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 111. orr.
Herriak izugarrizko irrintzia egin zuen, eta harresiak behea jo zuen. Elizen arteko biblia Jos 6,20
Ardi galdua sasiz sasi bezala ibili zen bazterrik bazter hauspoari negar eta irrintzi eginarazten irakasten. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 26. orr.
Pentsetakoa da Rufinok zelako irrintziak eragingo eutsazan soinu barriari. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.
aingo irrintzia (3); barañ egin dezagun irrintzi (3); egin irrintzi (14); egin irrintzi jaunari (4); egin poz irrintzi (3); eta irrintzi (9); eta irrintziak (3); gudu irrintzia (3); irrintzi bat (9); irrintzi bat bota (4); irrintzi bat entzun (4); irrintzi egin (13); irrintzi egin zuen (7); irrintzi egin zuten (3); irrintzi egiten (6); irrintzi eta (11); irrintzi jainkoari (3); irrintzi jaunari (4); irrintzi taldearen (3); irrintzia egin (5); irrintzia egin zuen (3); oihu eta irrintzi (3); poz irrintzi (7); poz irrintziak (3); zaldi irrintziak (4)