Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irribarretxo bat saiatu zuen: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 148. orr.
Katek begiratu egiten dio, zerbitzariaren irribarre lausoari beste irribarretxo batez erantzunda. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.
-Tira, Olga eta Xavier, egin irribarretxo bat. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 209. orr.
Beltzaran txikiak ez zuen erantzun, baina ia antzeman ezinezko irribarretxo bat egin zuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.
Errektore jaunak irribarretxo fin bat egin zuen Dekano jaunari begiratuz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.
Irribarretxo herabetia egin zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 331. orr.
Bere bulldog aurpegian irribarretxo errukarri bat igar zitekeen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.
Irribarretxo bat bota diozu eta aurrera jarraitu duzu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.
Ezpainetan irribarretxo antzeko bat marraztu zitzaion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.
-Bai, beti errespetua joan behar du aurretik -errepikatu zuen ironia irribarretxo batez neskatoak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 149. orr.
eta irribarretxo (3); irribarretxo bat (22); irribarretxo bat egin (7); irribarretxo batez (7); irribarretxoa egin (6); irribarretxoa luzatu (3)