Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Korridore estu batean aurrera, eskailera irregular batera iritsi ziren; sigi-saga igotzen zen etxean gora. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 39. orr.
Ezkaratz iluneko harrizko zoru irregularrean oiloak zebiltzan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.
Sentsazioa izan genuen tatami lodi, gozo eta irregular samar baten gainean genbiltzala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 219. orr.
Harrobitzat jo nituen halako sakan irregular batzuk itzulinguratu behar izan nituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.
Zoladura irregularrak, azoka zalapartatsuak. Berria - Mundua 2004-12-31
Uniformedun neskek binakako ilara irregularra osatzen dute maldan behera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 113. orr.
Eraikin kasik karratu eta horma irregularrekiko baten ezker hegala hartzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.
Lekua formaz oso irregularra zela. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.
Burezurra osatzen duten molde irregularreko hezurrek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Horma batetik besterako koska irregularrak. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 154. orr.
Forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.
Frantsesean gogotik ari naiz lanean, eta egunean bost aditz irregular sartzen ditut buruan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.
Gauaren erdian kadentzia irregular batekin apartamentu paretik igarotzen ziren auto madarikatu haien zarata. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.
Maimonek esfera exzentrikoak aipatzen ditu, Ptolomeoren sistema astronomikoan argizagien mugimendu irregular batzuk azaltzeko balio zutenak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.
Hermioneren arnasa arina eta irregularra zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.
Multijabetzan oinarritutako salmenta irregularrak. Berria - Euskal Herria 2006-03-31
Kontratu irregularra duen langileak bere egoera salatzea utopia hutsa da. Berria - Ekonomia 2006-05-10
Egoera erregularrean eta irregularrean dauden etorkinak kontrolatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Jarduera administratibo irregularra. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Bertsolariak irregular aritu ziren oro har. Berria - Harian 2005-12-18
Giordani tenorraren hutsunea nabaria izan zen, bere ordezkoa, Very tenorra, irregular aritu baitzen maitalearen rolean. Berria - Kultura 2006-03-29
aditz irregularrak (3); baina irregularra (3); egoera irregularrean (9); eta irregular (3); irregular eta (3); irregularra da (10); nahiko irregularra (3); oso irregularra (5)