Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irrazional 1 izond arrrazoiaren araberakoa ez dena.

Animalia irrazionalen sentimenei.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 361. orr.

Izatasun irrazional eta bizigabeak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.

Arima irrazionalaren bakea ezinezkoa da gorputzaren bakerik gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 374. orr.

Alde irrazionala edo arrazionala azaleratzen du idazleak?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 248. orr.

Arrazoimenak, adimenak edo espirituak arimaren mugimendu irrazionalak menderatzen dituenean, orduan eta orduantxe bakarrik esan daiteke gizakiarengan nagusitzen dela nagusitu behar duena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 115. orr.

Neure burua distantziaren bidez babesteko sen irrazionalari amore emanez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Harrotasunezko seta irrazional batengatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.

Nahiago ditugu bizidunak bizigabeak baino, sentiberak sentitzen ez dutenak baino, adimendunak irrazionalak baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Irrazionalak al dira osasunari buruzko ideia puritano baten mende bizi direnak?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Zientzien azken oinarria irrazionala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

· Gure diziplinan [filosofian], "razional" adierazteko "arrazional" hitza erabiltzeak muga kontzeptual bat suposatzen duela uste dugu, "razional", "irrazional" eta "arrazional" hitzek kontzeptu filosofiko desberdinak adierazten baitituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

2 zenbakiez mintzatzuz, bi zenbaki osoren zatidura gisa ezin eman daitekeena.

Al Karaji, kantitate irrazionalak zenbakitzat hartu zituen lehena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Zenbaki irrazionala zenbaki gorra da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

Ordu arte erabilitako zenbakiei, berriz, -positiboei eta negatiboei, arrazionalei eta irrazionalei- zenbaki erreal deitu zitzaien.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 310. orr.

Ba al da aljebraikoa ez den zenbaki irrazionalik?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 436. orr.

Magnitude irrazionalak bazirela onartu zuten greziarrek, halabeharrez agertzen zirelako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

2ren erroa irrazionala zela frogatzeaz gainera, [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irrazionala (4); irrazionala da (4); irrazionala dela (3); irrazionala eta (3); irrazionala zela (4); irrazionala zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus