Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ironikoki adlag ironiaz, era ironikoan.
Batere jan beharrik ez duena baina, ironikoki, guregan mila nahikari eta behar jarri zituena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 85. orr.
-Hau duk hau jende xehearen altxatzeko mintzaldi hauta -komentatu zion Joanttok ironikoki, berantxago elkarrekin sagarno baso bana edan zutelarik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.
Rantxitoak dira, hala deitzen baitiete ironikoki txabolei, barriotako jendearen bizilekuak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.
Annek buruaz baietz egin zuen ironikoki. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 414. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
zuen ironikoki (4)