Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zer? Azpikeria lanetan? -galdegin zien, boz lodiari doinu ironikoa erantsiz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.
Eta badu gauza guztien gainean ipintzen duen ukitu ironikoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.
Gurekiko, hots, bere adiskideekiko harremanek kutsu ironiko bat izaten zuten beti. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 255. orr.
Irribarre ironiko batekin agurtu nuen, esanez bezala: "Hik erakutsiko didak niri...! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 59. orr.
Erlojuaren barre ironikoari odola dario: hamarrak eta hamar. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.
Han "Liberté" izen ironikoa daraman dorrean itxiko dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 25. orr.
Ez da galdera erretorikoa, ezta ironikoa ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.
Bisita labur ironiko horiek bizitzan kale egin dudala erakustearren egiten ote dizkit? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.
Jainkoen begirada ezaxola eta ironikoaren azpian. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.
Haren irribarre lotsak eragotzixe eta jaunkiro ironikoan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.
Izan ere, zer ironikoago subiranotasunaren esentzia baino, Michael Keating analista politiko ezagunaren hitzetan "post-subiranoa" den mundu honetan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.
Agure eszeptiko eta ironiko bat zen, erretorika guztien etsai. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Heretikoa, ironikoa, emankorra... bai, pertsona bitxia izan zen Keynes. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.
Leihoak behar dira ironiko izateko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.
doinu ironikoa (3); eta ironikoa (10); eta ironikoan (3); ironiko bat (12); ironiko eta (8); ironiko izateko (4); ironikoa baino (3); ironikoa da (8); ironikoa eta (8); ironikoa izan (3); ironikoa zen (3); irribarre ironiko (7); irribarre ironikoa (3); izen ironikoa (3); oso ironikoa (3); oso ironikoa da (3); ukitu ironikoa (3)