Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ironia erremedio zuhurragoa da minaren kontra, kinina sukarraren kontra baino. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 5. orr.
Ironia sarkasmotik bereizten duena ironiak objetuarekiko duen afektibitatea dela, sarkasmoak ez duena. Berria - Kultura 2004-12-04
Ez dakite ironiak eta anbiguotasunak bereizten gaituela animaliengandik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.
Ironiaren distantzia hori. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 232. orr.
Ez da ironia, arraileria baizik. Berria - Kultura 2004-07-10
Satira, sormena, ironia, irudimena... horiexek dira gerrilla komunikatiboaren osagaiak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 83. orr.
Begietan ironiaren su txikia eta etsipenaren langarra bat eginik. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 241. orr.
Ironia sumatu dio azken hitzetan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 97. orr.
Umorea eta ironia darie bere testuei, tristura eta garraztasunarekin batera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 10. orr.
Historiaren ironia badirudi ere, herrialde garatuenak dira [...] lehentasunezko baldintzak eskatzen dituztenak, eta ez simetrikoak, garapen-bideko herrialdeekiko trukeetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.
Ironiaren galbahea hautatu nuen haserrea kanporatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.
Umorea esaten dudanean, ez naiz algaraka aritzeaz ari, baizik eta ironiarako lizentziaz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.
Historiaren ironiaz, Napoleonek bere karrera Waterloon bukatu zuen uneantxe hasi zuen Bernadotte kondeak berea: Suediako tronura igo berria zen, eta, horren bitartez, hura zen Norvegiako agintaria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.
ik beherago 3. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ironiak tindatzen zituen haren hitzak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 225. orr.
Hi gabe gu bakarrik, hau da ironia. Herria 2004-07-08
"Orain hirugarren pisuko txalet batean bizi haiz, ez?" esaten zidan ironia mindu batekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.
Freskoa, mamitsua, umore onekoa eta ironia handikoa. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 99. orr.
Ironia fina erabiliz. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.
Ironia mehe bat sumatzen da orriz orri, hasieratik bertatik. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 10. orr.
-Ezkondu? -ironia goxo bat balitz bezala esan zuen-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 177. orr.
Entzungor egin diot bere ironiari; jarraitu dut: [...]. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 199. orr.
Bizitzak ironia garratzak zituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.
Ironia garratzagorik esan zezakeen ordea gizon txikiak, baldin eta komediantearen film gehiago ikusi izan balitu. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.
Bere ohiko ironia maltzurraz Keynesek buelta eman zion txantxari: [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 116. orr.
Denak balakatzen zituen, baina asmo oneko ironia tonu batez beti. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.
Zer gura duk egitea? -ironi tonuaz saiatu zen Mentxu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 58. orr.
Erbesteratze horrek bazuen, preso ohiarentzat, ironia ukitu bat: askeago sentitzen zen, nonbait, Errusiarengandik askatasuna lortu berria zuen herrialde batean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 152. orr.
Jatera eta edatera eman hidan -gehitu zuen Ebanjelioko hitzak gogoratuz, halako ironia kutsu batekin- eta hire etxean aterpetu ninduan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 151. orr.
Behin sua baretuta, ironia puntuarekin hitz egin zuen Luis Marik. Berria - Harian 2005-06-14
-Baina tronua beti hor dago, Versaillesen dago! -ausartu zinen erantzuten, ironia tanta batez. Ironia-aire amiñi bat. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 60. orr.
Inolako ironia-arrastorik gabe diot hori. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 90. orr.
Halako ironia sentimendu batek hartaratuta erosi nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 154. orr.
· Infernu-ironia. Berria - Kultura 2004-09-19
Lagun batzuek ironiaz behatu zidaten aurrenekoz, mesederen bat erostekotan ote nenbilen edo morrontzarainoko izuan eroria ote nintzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 230. orr.
Mentxuk ironiaz egin zion barre bere buruari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 148. orr.
Le Monde-k, ironiaz irakur daitekeen titulua ezarri zion: "Rainier III de Monaco, le patron". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 147. orr.
Heriotzaren inguruan ironiaz aritzeko edo gertakizunak lazki eta, aldi berean, samurki aipatzeko... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 286. orr.
Gizon gazteak barre egin du ironiaz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 186. orr.
Zenbait ekonomilarik, ironiaz, kasino-ekonomia esaten diote ekonomia ez-erreal horri. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.
'Ilargia zela uste nuen,' esanen duzu ironiaz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.
-Zer, lapurren beldur? -galdetu zion ironiaz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 267. orr.
Kontrarioa apaltzeko asmoz botatako ironiazko hitzak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.
Arestiren hori jolas bat izan zen, ironiazko ariketa bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 121. orr.
Horrek eragotzi zion nahi zukeen ironiazko doinua ematea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 217. orr.
Zuzendari literarioaren haserrea nabarmena izan zen, are eta gehiago ondorengo hitzetan jarri zuen ironiazko zamarengatik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 106. orr.
Moda-modako kirol-soineko batez jantzia, bi azeri-larru iletsu lepoan eta halako irribarre ironiazkoa ageri zuela, mindua eta zain dagoenaren irribarrea. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.
Inork ez zidan sinetsiko, ertzainak erabili zuen hizketa lehor ironiazko bera erabiliko luke mundu guztiko poliziak ere: [...]. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.
baina ironia (3); bere ironia (6); bere ohiko ironia (3); da ironia (5); du ironia (3); edo ironia (3); eta ironia (40); eta ironia ez (3); eta ironia fina (3); halako ironia (5); historiaren ironia (6); inolako ironia (3); ironia apur (7); ironia apur batez (4); ironia bat (4); ironia da (3); ironia erabili (3); ironia erabiliz (4); ironia eta (33); ironia eta umorea (3); ironia ez (6); ironia ezin (3); ironia fina (6); ironia hori (5); ironia iluna (3); ironia kutsu (4); ironia mehe (6); ironia nabarmenez (3); ironia pixka (6); ironia pixka batez (3); ironia puntu (5); ironia puntuarekin (3); ohiko ironia (3); oso ironia (3); umorea eta ironia (9); zidan ironia (3); zion ironia (3); zuen ironia (5)
bere ohiko ironiaz (4); da ironiaren (3); du ironiaz (4); esan zuen ironiaz (4); eta ironiarako (3); eta ironiaren (8); eta ironiaz (15); ez ironiarik (4); ez ironiarik gabe (3); ironiarako joera (3); ironiaren su (3); ironiarik gabe (7); ironiaz ari (4); ironiaz erantzun (9); ironiaz erantzun zien (3); ironiaz esan (4); ironiaz eta (14); ironiaz mintzatu (4); ironiaz mintzatu zen (3); ohiko ironiaz (5); zuen ironiaz (13)