Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irlatxo iz uhartetxoa.
Kariben barnako irlatxoak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.
Gorpua erretzea edo hilkutxa irlatxoaren ondoan urperatzea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 15. orr.
Kanadako Sari Nagusia Gilles Villeneuve zirkuituan korritzen da, Notre Dame irlatxoan kokatua dagoena. Berria - Kirola 2004-06-19
Orduan irlatxo bat osatzen zuen eremu batean... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 81. orr.