Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abenduaren 15ean Erakunde eta Herrizaingo Batzordeak lan taldeak egindako irizpena eztabaidatu eta bozkatuko du. herria¬
Bidezko irizten dionean, bere ekimenez ere eman dezake irizpena. Berria - Harian 2005-02-13
Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari aholkua eskatzen zaionean, Europako Parlamentuak, Kontseiluak edo Batzordeak Eskualdeetako Lantaldeari jakinaraziko diote irizpena eskatu izan dela. Berria - Harian 2005-02-13
Eusko Legebiltzarreko Industria, Merkataritza eta Turismo batzordeak oniritzia eman dio Industriaren Legea aztertu duen lan-taldeak igorri duen irizpenari. Berria - Ekonomia 2004-10-20
Epe bat jarriko diote Lantaldeari bere irizpena aurkez dezan. Berria - Harian 2005-02-13
Hil ondoren "askatu" zutenean, ordea, beste bat izan zen medikuen irizpena: minbizia aurkitu zioten saihetsean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 23. orr.
Egun haietan urduri egon zen denbora guztian; laborategiaren irizpena lasaitzekoa izan zen; esku-zapiko odoletan ez zen aurkitu Koch-en bazilorik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.
Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta esperientziaren irizpena jasotzera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.
Bestalde, Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak, irizpen mamitsu bat egin ondoren, gauza bera eskatu dio Espainiako Arartekoari. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Ezingo dio ihes bere garaiko irizpideari, bere garaikideen irizpen itxurazale eta sentiberatasunik gabeari: berak maitasun handiz sorturiko obrak hutsalak eta kaskarrak direla esango dute, [...], berak pintaturiko pertsonaien ezaugarri berberak egotziko dizkiote, ozen aldarrikatuko dute ez duela bihotzik, ez arimarik, ez jainkozko karrik bere antzean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.
Etengabeko harreman bat behar zuen, ikus-eremuaren alde bakoitzaren eta bere inguruaren arteko konparazio bat, sintesi orokor hartara iristeko: Helmholtzek "irizpena" deitzen ziona. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.
Ez zait inoiz damutuko hau idatzi izana, zuetariko baten batek irizpen zuzenez noizbait irakurri eta heresia abandonatuko duelakoan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.
Ekintza bereziei buruz inolako irizpenik ez ematea; aldiz, legearen irizpenaren pean uztea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 54. orr.
Horregatik, arrazoi zuzenaren irizpena da bakea lortzeko itxaropenik dagoen tokian bakearen bila jardutea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 74. orr.
Era berean gauza ulergarriei buruz irizpena osatzeko, arrazoia dela medio, barne egiari kontsultatzen badiogu, nolatan esan dezakegu belarriak ukitzen dituen soinua baino ezer gehiago ikasten dugula hitzen bidez? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 192. orr.
Ardura handiz hartuko du Hezkuntza Sailak soziolinguistek landu behar duten irizpen txosten hori. Berria - Euskal Herria 2006-01-21
Bazirudien, beraz, zelula horietako bakoitzak Landen korrelazionatzaile edo Helmholtzen "irizpen-emaile" gisa ziharduela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.