Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iritsezin (orobat iritsiezin) izond ezin iritsizkoa.

Azken urteetan gizaseme iritsezina izan delako belgikarra komunikabideetarako.  Berria - Kirola   2006-04-06

Silfideak, aireko txoriak bezala, arrak eta emeak ziren, alferrik, dirudienez; izan ere, ondorengorik izan balute, leku iritsezinetan egingo zuten habia, kumerik ez baitie inork sekula ikusi.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 239. orr.

Work-in-progress horren azken helburua, helburu iritsezina, liburutegiko liburu guztiak beste ordena batean paratzea bide zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 193. orr.

Bera bakarrik da hilezkorra, eta iritsezineko argitan bizi da.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,16

Budismoa urrun geratzen zitzaidan, oreka iritsezin gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.

Egia zinezkoa besterik zen, gure teleskopioentzat iritsezina, iniziatuen eskura; bide luzea zen hura, eta nekez, miraz eta bozkario sakonez egiten ari zen bera ibilbide hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

Printzesa dorrean, iritsezin, misterio guztien baso sorginduan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus