Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau iritsi gabe zegoen artean, iristear omen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.
Motor hotsak autoa iristear dagoela adierazi dionean senak hala aginduta, Abelek atzera egin du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 82. orr.
Haiek Goxena iristear zirela, Josek bere zalgurdia prestarazi eta bere aita Jakobi bidera irten zitzaion. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 129. orr.
Cassini espazio zunda Saturnora iristear da zazpi urteko ibili luzea eginda. Berria - Gaiak 2004-06-30
Bistak huts egiten ez bazion bederen (fidagarria ez emakumezkoen adin kontuetan), hogeita hamarreko muga iristear edo pasa berria zeukan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.
Iristear geunden sailaren beste muturrera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
-Baina... Iristear gaude, mein führer... Amerikarren ehiza-hegazkinak agertzear egon daitezke... Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 13. orr.
Uda iristear zegoen. Berria - Kultura 2004-08-26
Errespetatu zuzenbidea, egin justizia, iristear baitago nire salbamena, agertzear nire garaipena. Elizen arteko biblia Is 56,1
Argazkia arte-jarduera guztiz zilegiztatua izatera iristear dago, merkatuari dagokionez behinik behin. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.
Ziur nengoen nire oharra zela iristear zegoena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 197. orr.
iristear dago (8)