Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin gaitezke ziur egon gure irispidera ekarri dugunik giza historia osoa, maila primitibotik gorakoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.
Agureak urrats bat atzera egin zuen harrera-mahaiaren gibelean, badaezpada ere agente amorratuaren irispidetik kanpo jarriz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 87. orr.
Grezieraren irispidetik kanpo zeuden mendekoei eta aliatuei [...] latinaren erakargarritasuna areagotzeko gai izateko egoera bikainean zeuden erromatarrak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.
Gauza ederra litzateke giltzurrun naturalaren tamaina bertsuko baliokide artifiziala izatea, baina gaur egungo tekniken irispidetik oso urrun geratzen da posibilitate hori. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.
Ignazia bere irispidetik atereaz eta bere arreba konkistatuz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.
Sir John Herschelen irispide luzeko teleskopioaren bidez ikusitakoaren arabera. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.
Tximinoetan, besondoa baino bi aldiz luzeagoa da besaurrea, eta irispide luzeagoa eta eskua oso bizkor mugitzeko ahalmena ematen die horrek tximinoei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.
Balista eta katapulta-bateriak organo baten hodiak bezalaxe doituak zituen Arkimedesek, bakoitza irispide desberdin batera iristeko eran kokatuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.
Arkimedesen makinek hain ahalmen handia eta hain irispide luzea dute, non ez baitira kokaleku honetara hurbiltzeko gauza izango, eta gure gain-gainetik igaroko dira jaurtigaiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.
Uharterako irispidea debekatuta zegoela ikerketak iraun bitartean. «Kuskue tanden», 2004 - 227. orr.
Irispide zailekoa ez ezik, ihesbiderik gabea zen babes bila hara joaten zenarentzat. «Kuskue tanden», 2004 - 8. orr.
Lehenik eta behin, etxekoen ardura hartu behar du, hauenganako irispide errazagoa eta aholku egokiagoa ematen baitio naturaren antolamenduak eta gizartearenak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 375. orr.
Erretinaren estimulazioak, [...] ikusmenezko mundu horren berezko ezaugarririk sakonenetarako irispidea ematen duelako ideia du oinarrian. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.
Bistakoa zen sukaldariak unean uneko etorriaren arabera jokatzen zuela; irispidean zer eduki, horrixe heltzen zion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.
Biologia molekularraren teknikek irispidean jartzen digute ondoretasunaren euskarri materiala. baina nik segitzen nuen alemanen parabellum, errebolber eta metraileten irispidean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.
Ezin zen zuhaitzaren sustraietara inola ere hurbildu, haren kolpeen irispidean jarri gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 272. orr.
Turin inguruko mendiak, egun argietan ikusmenean, eta bizikletaz irispidean, gureak ziren, ordezkaezinak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.
· Natura ezagutzea gizakiaren buru-irispidean dago, eta ezagutze hau boterea da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.
irispidetik kanpo (5)}