Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
iridio iz Gai bakuna, metal zuria, hauskorra eta oso gogorra, ia urrea bezain pisua (Ir; zenbaki atomikoa 77).
Horrez gain, iridioa ote dagoen ikusi nahi dute. Berria - Gaiak 2006-01-17
Baliagarria zen jakitea urre kilo batek zenbat balio zuen garai hartan, baina baliagarriagoa prezio hori platino, iridio, uranio eta radio kilo baten prezioarekin alderatzea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 16. orr.
Gaztelania zen ordenamendu sintaktikoaren iridiozko platinoa, gaztelaniaren eskemak bihurtzen zuen bata ibiltzeko erraza eta bestea bihurria. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 180. orr.