Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin dut ezer solidorik irentsi oraindik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.
Ia mastekatu gabe irentsi zuen azenario gordinak urdaila urratzen zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.
Di-da baten irentsi nituen telebista aurreko mahaitxoan zeuden gominola guztiak. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 105. orr.
Zazpi-zortzi mazapan eserialdi batean irensteko. «Bizia lo», 2003 - 20. orr.
Mikelek ito beharrean irentsi zituen espagetiak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 269. orr.
Garagardoa tragoan irentsi. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 272. orr.
Halako batean, azken vodka tragoa irentsi, [...] eta, masailetan muxu bana eman ondoren, agur esan dit Beatricek. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 147. orr.
Burua altxatu eta txistua irentsi zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.
Listua irentsi nahi izan nuen, baina, tamalez, azken hezetasun arrastoak aspaldi aienatuak ziren nire aho-zulotik. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 57. orr.
Otsoak eta itxainak dira holakoak : lehenek besteak janez eta bigarrenek besteren odola iretsiz. Herria 2001-10-18
Zerbait esatera zihoala bazirudien ere, arnasa irentsi, eta isilik geratu zen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.
Ez zitzaion komeni kea irenstea. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.
Kea irentsi, ahoa Adaren bularren artera eraman, eta kea jaurtikitzen hasi nintzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.
Harryk eskuak garbitu eta azkar irentsi zuen bere afari ziztrin hura. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.
Luze jo zion hogei pastillak irensteak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.
Galoi bat berun urtu irentsi izan banu bezala. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.
Lixiba errautsa irenstera behartu zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.
Baina birusa ez duela seguru ez dakizun norbaitekin baldin bazaude, ez miazkatu genitalak, ezta hazia irentsi ere, jakina, Kontsolatzeko ahalegin horrek ez dio garraztasun poxi bat ere kentzen irentsi beharreko ozpinari. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 121. orr.
Loroak ahokada batean irentsi zituen abokateak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.
· Eta Loreren alu sakon aseezinak ene sabeleko isuria irentsi zuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 28. orr.
Bere memoria-liburuak irentsi egin nituen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.
Etxeminak jota dago Leire, baina ez du agertu nahi; malkoak barruan irentsi eta irribarre zabal batekin hartu ditu gurasoak bisita-egun honetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 47. orr.
Bizitza osoan ez zuen sekula hainbeste zifra irentsi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 398. orr.
"Eta nor ez?", galdetzeko gogoa irentsi nuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 61. orr.
Berehala damutu nintzen esandakoaz, baina ezin hitzak atzera xurgatu eta irentsi. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.
Orduantxe esan behar niokeen ez nuela kaka zahar hori guztia irentsiko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.
Porrot hura irentsi nahi ez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 326. orr.
Nik etxean ez nuen hitz erdi bat ere esaten; dena irentsi, eta ahal nuen moduan eusten nion egoerari. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 21. orr.
Buruak irentsi ezin zuena bihotzak, arimak sinetsi nahi zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.
Bizia bere soilean irentsi ezinik, bixiaren eta biziagoaren minak darabil gure kasta hau. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.
Itxuraz mundua berak iretsi behar zinan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.
Ez dakik zenbat kostatu zaidan hori irenstea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.
Baina irain hori irenstea ere! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 184. orr.
Etsaiaren publizitatea zen, eta guk irentsi. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.
Emakumeak kontatzen dion guztia irensteko prest. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.
Ziria irentsi ezinik, hitzik gabe geratu zen kartzeleroa. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 201. orr.
Ergela izanda ere, hori ez dut irentsiko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 209. orr.
Badira ezin iretsiak enetzat: hala nola "Tourra" Frantziako itzuliarentzat. Herria 2003-07-10
Entzundako edo irrentsitako iritzi eta sinesmen pertsonal guztiak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.
Urek zubiak irentsi, ezpondak apurtu eta meatzeak bete egingo dituzte. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.
Berriro indar guztiekin igeri eginez, denbora luzean, harik eta, akiturik, putzuaren erdiko zurrunbiloak irentsi eta betiko murgildu ziren arte. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.
Mutilak suak irentsi zituen, neskatxentzat eztei-kantarik ez. Elizen arteko biblia Sal 78,63
Su emango diet Gazako harresiei, eta bertako jauregiak irentsi egingo ditu. Elizen arteko biblia Am 1,7
Ez zen izan elizarik suak irentsi ez zuenik, ez apezik arbola batetik zintzilikatu ez genuenik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 286. orr.
Ur higatuetako pozoia iretsiko duten landareak. Herria 2004-01-29
Bidea oihanean sartu da, oihanak irentsi du bidea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.
Baina alferrik, lurrak irentsi dik, antza. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 78. orr.
Zoruak irentsi behar ninduela iruditu zitzaidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 192. orr.
Sodoma eta Gomorra sumendi zahar batzuen ahoan eraikita zeuden, eta Vesubioko labak irentsi zituen Italiako beste hiri haiek bezalatsu desegin ziren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 182. orr.
Zabor-itsaso bat ni irentsi beharrean zegoen eta, horrela gerta ez zedin, olatu ilunetan argi-une bat bilatzea nuen aterabide bakarra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.
Isiltasunak irentsi gintuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 132. orr.
Gauak irentsi zituen argia eta mendia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.
Bigarren artikulu hori bozkatua izan zela inglesak ez frantsesa iresteko. Herria 2005-03-17
Sugarra piztu zen; baina aurrean distiratzen zuen argiak, aldaretik atera eta irentsi egin zuen sua. Elizen arteko biblia 2 M 1,32
Ama-semeak hegazkinean sartzen ikusi nituenean, ezerezak irentsi zidan barrena. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 106. orr.
Idealaren eta dagoenaren arteko amildegiak irentsiko zaitu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.
Errepublika txiki haiek guztiak handi batek irentsi zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 106. orr.
1512an Nafarroa-ko erreinu ttipia iretsi zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.
Ia 180 kilometro egin zituen ihesean, baina kilometro pasatxo geratzen zela irentsi zuten. Berria - Kirola 2004-07-10
Hurrengo Plan Partzialak noiz irentsiko, ibai bazterreko alde horretan oraino gelditzen diren baratze bakanetariko baten pareko bazterbide estuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
Porlanezko erraldoi bat ibarra irensteko prest. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 62. orr.
Ea, hil dezagun eta putzu batera bota; basapiztiaren batek irentsi duela esango dugu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 106. orr.
Oilaskoa txikitu eta irentsi nahi duen otso bat iduri, Tino niregana jiratu zen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.
Behi argal eta itxura txarreko hauek irentsi egin zituzten behi gizen eta itxura ederrekoak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.
Ez al da bera izango munstroa, marinel bat irentsi duena [...]? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 155. orr.
Han, izarape bukagaitz hartan, bakardadearen mamu galanta zegoen kizkurturik eta irentsi egin ninduen, zurp, urreburuak zizarea bezala. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.
Zitoplasmako antenak luzatuta, organismo sarkina inguratu, irentsi eta desegin egiten dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.
Jauna, mantis religiosa bat naiz, mokaduz mokadu irentsi nahi zaituena. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 186. orr.
Behera begiratzean, piztitzar izugarri haiek ikusten zituen buruak uretatik aterata eta ahoak zabalik, bera erori bezain laster irensteko prest. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 996. orr.
Denok irentsi genuen amua. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 71. orr.
Ez zidan amua irentsi. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 107. orr.
Ostolazak, nola ez!, itsu-itsuan irentsi zuen amua, Gabriellek ezin hobeto bete baitzuen lana. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 270. orr.
Berun eta guzti irentsi dinagu amua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.
Berehala irentsi zuen amua katxaloteak: "gustatzen zaizkizu?" eta erosi egin zizkion. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 62. orr.
Sauronek irentsi egin zuen amua, eta altzairuzko barailekin gainera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 208. orr.
· Amu gozoa, saihestezina agian, nahita jarrita zure lagunak irentsi zezan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.
Aprobatu egin zuen adar jotzailea, haren amua ez ezik, amua irentsi izanaren amorrua ere irentsita. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.
amua irentsi (11); arnasa irentsi (3); asko irentsi (3); baina irentsi (3); basapiztiaren batek irentsi (3); bat irentsi (24); bat irentsi eta (4); bat irentsi zuen (5); batean irentsi (9); batek irentsi (11); batek irentsi zuen (3); batez irentsi (3); berehala irentsi (9); berehala irentsi zuen (6); bertako jauregiak irentsi (3); bezala irentsi (3); bizkor irentsi (3); dena irentsi (12); denak irentsi (5); du irentsi (6); elkar irentsi (3); erabat irentsi (3); ere irentsi (6); erraz irentsi (3); esateko gogoa irentsi (4); eta guzti irentsi (3); eta irentsi (48); eta irentsi egin (15); eta irentsi egingo (4); eta irentsi egiten (7); ez irentsi (4); ezer irentsi (3); gabe irentsi (8); gabe irentsi zuen (6); gehiago irentsi (5); gogoa irentsi (5); guk irentsi (3); guzti irentsi (3); guztia irentsi (8); guztiak irentsi (6); haiek irentsi (3); harryk listua irentsi (5); hauek irentsi (6); hauek irentsi egin (6); hori irentsi (8); hori irentsi behar (3); hura irentsi (9)
irentsi ahal (4); irentsi ahala (5); irentsi arte (4); irentsi aurretik (3); irentsi baino (3); irentsi behar (43); irentsi behar izan (15); irentsi behar izaten (3); irentsi behar nituela (3); irentsi beharko (4); irentsi beharra (8); irentsi beharrean (8); irentsi beharrik (3); irentsi ditu (11); irentsi du (21); irentsi duela (6); irentsi duen (5); irentsi dut (3); irentsi dute (5); irentsi duten (3); irentsi egin (69); irentsi egin behar (3); irentsi egin beharko (3); irentsi egin du (7); irentsi egin nituen (3); irentsi egin nuen (4); irentsi egin zituen (12); irentsi egin zituzten (9); irentsi egin zuen (9); irentsi eginen (3); irentsi egingo (19); irentsi egingo ditu (7); irentsi egiten (37); irentsi egiten du (5); irentsi egiten dut (3); irentsi egiten nituen (3); irentsi egiten zaitu (3); irentsi egiten zituen (3); irentsi egiten zuen (3); irentsi eta (81); irentsi eta gero (4); irentsi ez (7); irentsi ezin (4); irentsi ezinik (8); irentsi gabe (6); irentsi genuen (4); irentsi gintuen (4); irentsi izan (5); irentsi izan balu (3); irentsi nahi (20); irentsi nahi duen (3); irentsi nahian (6); irentsi nituen (5); irentsi nuen (35); irentsi ondoan (4); irentsi ondoren (8); irentsi orduko (6); irentsi ostean (3); irentsi zituen (34); irentsi zituen tropelak (3); irentsi zituzten (12); irentsi zuela (4); irentsi zuen (132); irentsi zuen arte (4); irentsi zuen eta (5); irentsi zuen tropelak (3); irentsi zuten (11)
itsasoak irentsi (4); jauregiak irentsi (6); jauregiak irentsi egingo (6); kea irentsi (6); kilometrora irentsi (3); lana irentsi (3); liburu hori irentsi (3); liburua irentsi (3); listua irentsi (47); listua irentsi eta (8); listua irentsi nuen (10); listua irentsi zuen (21); listurik irentsi (3); lurrak irentsi (5); mehar hauek irentsi (3); mendiak irentsi (3); osorik irentsi (6); pilula bat irentsi (3); suak irentsi (9); tropelak irentsi (3); ttua irentsi (6); txistua irentsi (17); txistua irentsi zuen (12); zabaldu eta irentsi (4); zirela irentsi (3); zuen irentsi (3); zurrunbiloak irentsi (4)
bat irentsiz (3); batek irentsiko (3); bezala irentsiko (3); bizirik irentsiko (3); ere irentsiko (4); guztiak irentsiko (4); irentsia izan (3); irentsia izateko (3); irentsiko baitu (3); irentsiko ditu (16); irentsiko dituen (4); irentsiko dituzte (5); irentsiko du (15); irentsiko dute (5); irentsiko ez (3); irentsiko zaitu (3); irentsiko zaituzte (4); irentsiko zituen (4); laocoonte irentsia (6); laokoonte irentsia (3); lurrak irentsiko (3); osoa irentsiko (3); osoa irentsiko du (3); suak irentsiko (8); suak irentsiko ditu (4); suak irentsiko du (3); zakurrek irentsiko (3)
haiek irensteko (3); hori irenstea (3); hura irensteko (5); irensteko prest (13); irensteko zorian (5); jonas irensteko (3)
bat irensten (5); bezala irensten (4); dena irensten (10); dena irensten eta (3); du irensten (3); errazago irensten (3); eta irensten (11); gabe irensten (6); gizakiak irensten (3); guztia irensten (3); guztiak irensten (6); hitzak irensten (3); irensten ari (11); irensten ditu (10); irensten dituen (11); irensten ditugu (3); irensten ditut (3); irensten dituzte (9); irensten dituzten (3); irensten du (18); irensten du eta (3); irensten duela (3); irensten duen (18); irensten dugu (3); irensten dut (4); irensten dute (9); irensten duten (5); irensten eta (7); irensten ez (5); irensten hasi (4); irensten hasi zen (3); irensten jarraitu (3); irensten nau (3); irensten nuen (5); irensten saiatu (6); irensten zituela (3); irensten zituen (15); irensten zituzten (3); irensten zuela (4); irensten zuen (20); irensten zuten (10); irrikaz irensten (3); kea irensten (5); liburuak irensten (5); listua irensten (3); nola irensten (3)