Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irenste iz eztarritik igaroaraztea.
Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea, apar zuri bizia, sakontasun latoi-kolorea, edontziaren horma ilun bustien barreneko mundu bat-batekoa, ezpainetarainoko makurtze lasterra eta sabelerainoko irenste mantsoa, gatza mingainean, aparra ezpainen ertzetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.
Une batez, Pierrak, hortzen martzilika, zintzurren irenste hotsa eta euriaren kolpeka baino ez zituen entzun. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.