Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrantzale batek sareak hedatzen ditu, erraiak jatera datozen arrain arre irensleak harrapatzeko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 194. orr.
Zuk itsaso beltz irenslearen aurrean geldirik aurkitu zenuen zeure burua, bakarrik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.
Aho handi irensleak, aho hortz gabeak, aho gosetiak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.
Morse andrea ispiluko islari so egon zen, hotz eta motz, [...] eztarri irenslearen mugimendu jauzkariak adi-adi aztertzen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.
Patrikek baditek berezko joera irensle bat, zulo beltzen pareko halako indar desagerrarazle bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.
"Maitemintze" hitzaz pentsatu nuen; izan ere, sentipen menderatzaile edo adimen-irenslea iradokitzen duenez, gerta zitekeen hitzik egokiena ez izatea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.
Paper kontsumitzaile itzelak dira liburuak, baso irensle azkarrak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.
Amesgaiztoa zen niretzat ura, munstro oro-irenslea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 39. orr.
Zenbat eta ondasun gehiago, hainbat eta irensle ugariago. Elizen arteko biblia Koh 5,10
· Zer jan eta edaten dute, bada, milikari horiek, ardoa zer den ere ez baitakite, vitamina-irensle, te hotz-edale eta kotoi-murtxikatzaile horiek, ogia zer den ere ez baitakite... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.
Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 138. orr.
Higuin zituen Maxek halako pertsonak: hitz-irensleak, puntuazio-ikur oroen tripazainak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.