Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irensgarri izond irents daitekeena; irensteko modukoa.
Frantsesek, diotenez, beste edozein herrik baino ogi per capita gehiago jaten dute, harritzekoa ez dena; izan ere, haiek dira irensgarri nola egin dakiten bakarrak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 122. orr.
Mundua bere betean, "gizarte osoa kontuan harturik", konpondu nahi duenak... ba horixe: konpondu egin nahi du, edertu eta orraztu, onargarriago, irensgarriago eta irengarriago egin dadin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.
Halaxe egin nuen bere garaian, eta koma batzuk eranstera eta hitzen ordena txukuntzera mugatu naiz orain, irensgarriago egiteko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 226. orr.