Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zuk ikusi zenuen nola irendu zuten Muxi? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 185. orr.
Badira bere burua irendu dutenak zeruko erreinurako. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Zikiro-jana egin zuten: gauza jakina da irendutako haragiak aparteko zaporea izaten duela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.
Joan egingo haiz, edo, bestela, aitonari kontatuko zioat nirekin lotsagabetu haizela eta hi irentzeko aginduko dik, hire osaba Roque zena irentzeko agindu zuen bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 27. orr.
Tissotek hainbat metodo "terapeutiko" planteatzen du, eta "gaixotasunak" jarraitzen badu, beharrezkoa ikusten du irentzea edo klitoria moztea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 34. orr.
· Hobe zuek nahasten ari diren horiek erabat irenduko balira! Elizen arteko biblia Ga 5,12
Elur bola erraldoia bilakatzen du denborak memoria, baina, egiatan, xehetasun eta bitxikerien artean entresaka egiteko ahalmena irendu ondoren. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.
Gizon batekin ari bazara, kondoiak sustraitik irentzen du plazerra, esperma ez botatzea krudela baino krudelagoa da emakumearentzat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.
Gusek bere zaldi irenduaren ipurdi higatuaren kontra bridez jota, esnetegira bidean zen berriro ere, bueltan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.
Zizare irendua! -egin zidan oihu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.
Barrabilak zanpaturik dituenak nahiz irenduak ez du esku hartuko Jaunaren batzarrean. Elizen arteko biblia Dt 23,2
Irenduak ere ez dezala esan: "Zuhaitz ihartua besterik ez naiz". Elizen arteko biblia Is 56,3
Neskatxa bortxatu nahi duen irendua bezalakoa da justizia indarrez ezarri nahi duena. Elizen arteko biblia Si 20,4
· irud Hitz hezi irendu horixe da teologoek eta teleologoek maite dutena, hotsik gabeko hitza, esanahiaren sasiak jana, aho-mihiz ebaki baino lehen noraino iritsiko den ikusia dagoena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.