Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irekitzaile 1 izond irekitzen duena.
Gizartearen norabide berriekiko konprometitua, halaber, bide irekitzailea, oso aktiboa eta, era berean, intsumisoa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.
2 (hizkuntzalaritzan) hotsak sortzeko artikulazio organoek airea igarotzeko uzten duten zabalera handitzen duena.
Zentzu berean hots itxitzaileez eta hots irekitzaileez hitz egin dezakegu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.
Orobat k irekitzaile bat ahoskatu ondoren. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.
Artikulazio irekitzaileen eta itxitzaileen artean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 89. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
eta irekitasuna (6); irekitasuna eta (3)