Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arte figuratiboetan, espazioaren irudikapenaren figura bera izango litzateke eszena, eta eremuz kanpoa [...] baliatzen delarik, ongi gauzatzen du espazioaren irekitasunaren eta itxitasunaren arteko konpromisoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.
Idoiaren irekitasunak pixka bat herabetu egiten ninduen, zuzen-zuzen botatzen baitzituen gauzak, baina gero eta gehiago gustatzen zitzaidan ni tratatzeko modu fresko hura. Uste dut edertasuna eskaintzen dudala, irekitasuna eta mundua beste begi batzuekin ikusten duenaren begirada pertsonala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.
Gobernuaren irekitasuna terroristekin negoziatzeko prestutasuna bezala ulertzea akatsa da. Berria - Mundua 2004-09-12
Ahalik eta irekitasun handiena erakutsi nahi dute Demokratek. Berria - Mundua 2004-07-08
Euskaldunekin bat egin nahi duelako Sebastianek, eta, gainera, «Elizaren irekitasuna euskal kulturarekiko» erakutsi nahi duelako. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Tolerantzian, parte hartzean, irekitasun[e]an eta etengabeko eztabaidan oinarritua. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Gurekin daramagun infinitu osaezinaren irekitasuna da gure benetako egia. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.
Erabateko argitasuna eta irekitasuna sendagileen aldetik haurren eutanasia gauzatzen dutenean. Berria - Gaiak 2004-09-29
Eskuzabaltasuna eta buru-irekitasuna lagun zutela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
eta irekitasuna (6); irekitasuna eta (3)