Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irekigune handiak ziren; arkatzez egindako batuketez josirik zeuden haien hiru pareta zikinak, eta saski eta fruitu pilak erakusten zituzten, gasaren argi biziaren pean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Irekiguneetatik sartzen den argiak energia berria ematen dio [Oteizaren] obrari. Berria - Kultura 2004-10-08
Ate baten tamainako irekigunea gelditu zen, eta handik atera zen Brent. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.
Berriro leihoko irekigunetik sartu nintzen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 101. orr.
Soka osorik horman behera joan zenean [...] ateratako barrak uzten zuen irekiunetik gorputza pasatu, eta horman behera jaisten hasi zen irristaka. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.
Hankekin eragindako indarrez birarazten denean, danborraren aurreko aldean dauden irekiguneetatik ura hartu eta ardatzen ondoko zuloetatik isurtzen da azpian jarrita dagoen [...] egurrezko ontzi batera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.
Kanpora begiratu zuen gero berak ere, herabeki, larruzko errezelen arteko irekigunetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 319. orr.
Gizon batzuek zakilaren mokoko azalaren irekigunea oso estua izaten dute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 132. orr.