Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Putzuko ur-gaina izozturik zegoen, eta gorputz bat kabitzerainoko irekidura txiki bat zabaldu behar izan dute pikotx baten laguntzaz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.
Albo batean eta bestean ate eta irekidura ugari zeuden. Atearen irekidura. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 221. orr.
Gorputzaren zatirik erotikoenak jantzien irekidurek doi-doi bistaratzen dituztenak omen dira. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.
Gerrialde baten ebakera, papar baten irekidura biribila, papar-hegal baten lerroa. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.
Oinetakoen irekidura airosak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.
Gangaren erdian argia sartzeko irekidura bat utzi behar da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.
Xafla horiek elkargainka antolaturik daude, erdian zirkulu formako irekidura bat uzteko moduan, irekidura horren diametroa doitu ahal izateko objektiboaren tutuan kokaturiko uztai baten bidez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Irekidura bakoitzak begiak bezala jokatzen zuen: argi gehiegirekin, itxi egiten zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.
Gora biltzen zituen atorraren mahukak [...] eta eskutxo mehe iharrak irekidura zabaletatik irteten zitzaizkion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 63. orr.
Horietatik bost parte eta erdi irekidura edo baoaren zabalerari emango zaizkio bere beheko aldean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.
Saiatu nintzen [...] irekiduratik zerbait ikusten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.
Kontzientzia jarioaren eredua, non orainak etengabe ihes egiten dion bere buruari etorkizunaren irekiduran eta iraganaren atxikipenean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.
V-aren formako irekidura. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.
Artikulazio guneak, kokapena gorabehera, beti irekidura bat azaltzen du, hau da, irekiera maila bat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.
Erabateko oklusioari dagokion irekidura graduarekin. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.
Irekidura maila bat gaindituz gero, ahoak erresonatzaile gisa jokatzen du batez ere. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 77. orr.
Ez da inon gertatzen bokalen irekidura mailak esanahia ezin bereizi izatea: horregatik hizkuntza batean azal daitezkeen bokal fonemak gutxienez bi dira (bata ahalik eta itxiena, bestea irekiena). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.
Tokiko kulturari errespetua eta irekidura adieraztea normala da. Berria - Euskal Herria 2006-05-10
Horregatik, lehen bileretan egiazko irekidura bat bazen Frantziako Estatuaren partetik, eta abertzaleei toki handia eman zieten. Berria - Euskal Herria 2006-02-04
Landetakoa da, baina Euskal Herriari eta euskal nortasunari buruzko irekidura erakutsi izan du beti. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Garrantzitsua da kultur mailako irekidura. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Epe laburrera ez dugu irekidura keinurik espero gatazkaren konponbiderako bidean. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
da irekidura (3); eta irekidura (7); irekidura bat (5); irekidura maila (4)