Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ireki2 1 izond oztopo edo hertsikeriarik gabea.

Ekonomia azpisistema ireki bat dela, baina beti ere itxia den ekosistema mugatu batean txertatutakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 313. orr.

Iraganerako ate bitxi eta psikologikoki ireki hura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

Lehen urteetako ETA hau intelektualki irekia da, bilaketa batean dabil.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 34. orr.

Eztabaida guztiz ireki haietan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

Logika, adibidez, hizkuntza irekia da, onartzen baitu hizkuntza metalogikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Estilo ireki eta aktibo bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 101. orr.

2 ideia eta jarrera berriak onartzen dituena.

Oso mutil irekia zen eta denekin zuen harreman ona.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 110. orr.

Praktika hegemonikoak gizarte osaezin eta irekiaren artikulazioak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Donostia, merkatari herri bat eta gotorleku militar itxia izatetik, hiri irekia izatera igaro zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Gu "itxiak" garen bezala, haiek "irekiagoak" direla esan ohi dute, izpirituz irekiagoak, eta ez dakigu izpiritua pitzatua, zulatua edo gaizki josia dutelako den.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.

Erlijioaren Filosofia, erlijioei buruzko gaiez egiten den hausnarketa kritiko irekia, zehatza eta konfesioetatik apartekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.

3 bokalez mintzatuz, aho-irekiera handienarekin ahoskatzen dena.

Frantsesez, latinezko o* oro, silaba irekian, eu bilakatzen zen azentuduna zenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 197. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus