Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irazkitu, irazki, irazkitzen du ad irazkia egin, bilbatu.
Gertaki haien guztien eta arrazoin haien guztien bilbatzea eta irazkitzea, denboraren ehundegietan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.
Minutu gutxi batzuen buruan, irazkitua nuen plana. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 241. orr.
Askotariko mitologia dibergenteak irazkitu zituzten histrioiek; batzuek aszetismoa predikatu zuten, beste batzuek lizentzia, denek nahasmena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.
Baldin beldurra eta sinesberatasuna ehun berean bilbatzen eta irazkitzen badira. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 553. orr.