Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badakit, apatz handitik irazki batean hedatu oihal mehar baten bidez, esnea ferblankazko pertzera iragaten zela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 38. orr.
Baina gutiziak ez ninduen aldatzeko xendetan plantatzen: errealitatea irazkia bezain zulatua neukan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 143. orr.
Irazkiekin alderatu izan ditu inoiz pertsona autistak, etengabe besteren nortasunak xurgatzen baitituzte, ezeini eusteko edo bereganatzeko ahalmenik gabe. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.
· Cliffen irazki gabeko zigarretetako bat erre nuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.
Ustekeria hori askotan gogoaren irazkitik iragaten nuen, baina gogo hazkatzeak ez zidan sendatzerik bideratzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 184. orr.
Gauzak nolakoak ziren oroitzen garela uste dugu, baina ez gara oroitzen, irazkiak daude beti, oroimenaren irazkiak, neurosienak, boluntarismoarenak, mota guztietako irazkiak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.
Laboratoriora itzulirik, irazki-orri bat hartu, bi puntutxo gorri egin bi laginekin, eta estufan ipini nuen, 80°C-ra. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.
Ez nuen, ordea, akabatu behar [armiarmatxoa] , baizik eta irazki-pisaontzi batean ezarri eta kanpora loresailera atera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.
Bi giltzurrunetako irazki-unitateetatik ateratzen den kantitatea minutuko 130 ml inguru da, baina gernuaren eratze-indizea ez da minutuko 1 ml baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.