Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tximist batek zuhaitzak irazeki zituen. Ez duzue sumeta bat irazekitzen, suzko labirinto bat baizik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.
Zeren gela barrenean kandela bat baitzegoen, eriaren gelaz arduratzen zen morroiak irazekia. Eguneko hirugarren zigarroa irazekiz ospatu nuen neure garaipen tikia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.
-Urkamendian? -zinez harrituta begiratu dit tabakoa irazekitzeari lagata. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.
Zerutik eroritako meteorito bat bailitzan, Erdi Aroko erlijio-eguratsean sartzean ikusgarriro irazeki zena azkenean bere goritasuna galdu arte. potasio tinditxo bat geratu bide zen ontziaren beirari itsatsirik, eta nahikoa izan bide zen nik gainera botatako urarekin erreakzionatu eta bentzeno-lurrunak irazekitzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.
Deabru bakarrak ez du infernua egiten, baina labea irazeki dezake. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 79. orr.
· dio ad Alabaina jende andana suziekin eta lasto idorrarekin saiatzen ari zen egur bustiari irazekitzen, Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.
Argiak izerdi tantak irazekitzen dizkio ezpainetan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.
Gerra luzea eta odoltsua izan zen heikeen eta gengien artean, gorroto barkaezinak irazeki eta itzaltzeko aukera eta denborarik gabe pizturik mantenu zituena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.
Berak uste baitu horrela hasten dela pertsona hiltzen, egunero hitzen harridura ahalmena irazekitzeko kezkari uzten dionean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 83. orr.
Barneko harrotasunak irazekita. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Harik eta neroni nire Semearen baitan agertzen naizen arte, eta berau sutu eta irazeki dadin arte Izpiritu Santuaren maitasunean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.
Oroimenak irazeki baitio itxaropen hori Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.
Ezbeharrez ahoko zulotik suziri irazeki bat sartu zitzaionean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.
Eskaileretan gora, zuzi irazekiz argiturik zegoen atari zabaleraino. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.
Ikusi zuen kandela piztua eskuekin hesitzen eta gero argimuki irazekiaren kontra jartzen aurpegia. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 126. orr.
Bolbora irazekiaren abaila, Aurpegia ferekatzen palma-hosto irazekiz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.
Ni emaztearen oroimen urdinetik ihesi nentorren, bere lili irazekiaren berotasunetik itzurika. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 34. orr.
Goizaldeko eguzkiak ezin du zulatu gorritzen hasitako zeru irazekia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.
Maitasun irazekiaren agerpen garbiarekin ekin baitzenion. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 17. orr.