Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaien identitatea eta iraunkortasuna. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 44. orr.
Iraunkortasuna eta betikotasuna, ezaugarri hauek bere baitan biltzen dituen ondasun bakarra Jaungoikoa da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.
Hezurrak, berriz, iraunkortasun handia erakusten baitu tenkatzean edo okertzean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Erabilpen ezberdinak baimentzen dituen jarraitasun batez, denborazko iraunkortasun batez hornitua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.
Erretinako irudiaren egitura-aldaketak jarraitasun baten (gainazalen jarraitasunaren) eta iraunkortasun baten (gauzen iraunkortasunaren) arabera hautematen dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.
Begiespenen kantitatea eta kualitatea, beren substantziatasuna edo iraunkortasuna, beren kausazko harremana, kausa eta efektua diren aldetik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.
Substantziaren izaerari halabeharrez dagokion iraunkortasunari begira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 156. orr.
Lege horrek iraunkortasunik ezaren alde egiten du berez iraunkorra den egoera batean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 163. orr.
Basatiki jotzen zuen, iraunkortasun hotz eta ankerrez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.
ik jarraikitasun.
Amodioaren denbora, berriz, iraunkortasunaren, jarraikitasunaren, gelditasunaren denbora da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.
Lan seriosa, iraunkortasunean finkatua. Herria 2001-11-15
Garapen iraunkorrak bere baitan hartzen dituen oinarrizko eta funtsezko ideiak iraunkortasuna eta globalitatea dira. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 44. orr.
Ekonomiaren hazkundea eta iraunkortasuna bateraezinak dira. Gizarte iraunkortasunari eta ingurumenari loturiko arazo sorta bat iritzi publikoari aurkezteko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 41. orr.
Gizarteko sektore guztiek dute zeregina iraunkortasunerako prozesuan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.
Iraunkortasunerantz aurrera egiteak ingurumen, gizarte, ekonomia eta kulturako etekinak jaso eta besteentzat uztea esan nahi du. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.
Etorkizuneko hirigintzak iraunkortasunean, lehiakortasunean eta kohesioan oinarrituta egon behar duela diozu. Berria - Gaiak 2006-02-10
Autore gehienen iritziz, hazkunde ekonomikoa ezin da iraunkortasunaren ideiarekin uztartu, «oinarri ezberdinetatik abiatzen direlako». Berria - Gaiak 2004-04-07
Turismoari sobera sakrifikatuz, behar bada, gure urte guziko ekonomia iraunkortasun hura sakrifikatzen zutelakotz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 134. orr.
Zenbat eta begia ilunpetara egokituago egon, hau da, zenbat eta atsedenduago, "freskoago" egon, orduan eta luzeagoa izaten da irudi-iraunkortasun hori. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.
Proiektatzen diren irudien argitasunak ia segundo laurden bateko irudi-iraunkortasuna eragiten baitu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.
Pertzepzio-iraunkortasuna guk egiten dugun konparazio etengabea da, ikusten dugunaren eta ikusi dugunaren arteko konparazio etengabea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.
bere iraunkortasuna (6); berriaren iraunkortasun azterketa (3); erretinako irudi iraunkortasuna (3); erretinako irudi iraunkortasunak (3); erretinako irudi iraunkortasunaren (3); eta iraunkortasuna (14); eta iraunkortasunaren (4); iraunkortasun eta (3); iraunkortasun hau (3); iraunkortasun hori (4); iraunkortasun horren (3); iraunkortasun txostenean (3); iraunkortasuna da (3); iraunkortasuna eta (6); iraunkortasunaren aldetik (4); iraunkortasunaren oinarri (3); iraunkortasunari eta (3); iraunkortasunari eta (3); irudi iraunkortasuna (4); irudi iraunkortasunak (3); irudi iraunkortasunaren (3); sare berriaren iraunkortasun (3)