Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iraungi, iraungitzen (orobat iraungitu g.er) 1 du ad itzali; guztiz moteldu.

Anak, argi nagusia iraungi eta mahaiaren gaineko lanpara ttipiaz ordezkatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Banan-banan lanpara guztiak iraungi ziren, Carmichael jaunarena izan ezik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 125. orr.

Nola iraungitzen den izarren argia eguzkiarenaren parean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.

Bigarren lerroan gelditu zen, atariaren parean, ez motorra ez argiak iraungi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Su hura aspaldi iraungi zitzaidaan, ordea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 299. orr.

Apurka-apurka suaren apaltze moduko bat sumatzen zela esango nuke; ez amatatzea, ez iraungitzea, baina bai mantsotzea, hizketagaietan amodioaren zoroak arimaren bestelako zokoei tokia egin balie bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.

Bere oroimenean artean iraungi gabe zegoen Rhin-en soinua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.

· Bi hilabete gabe, iraungia zen erreboltaren txinparta, eta hilik edo preso espainolari buru ematera ausartu ziren gehienak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

2 irud

Sentsazioa oso arin iraungi zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 345. orr.

Begitxo txikiak oraindik iraungi gabe zeuzkan, eta bizkor higitzen zituen bekain ilesarrien azpian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Luis Lizarralderi anaiaz zituen oroitzapen ilunak erabat iraungi zitzaizkion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.

Urgulldikako kolpe-zaratak eta oihu urrunak ahuldu egin bide ziren, moteldu, eta pixkanaka iraungi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Eztarrian iraungi zitzaion Mariaren aipua, eta negar zotin batez hil zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 101. orr.

Gau hartan, suz iraungi zuen bere gorroto-egarria.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.

Une horiek iraungi dira ene oroimenetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

Ahmet ehizan zen bitartean ez zuen ikusi behar bekoz beko, ez zuen ikusi behar bakardadeak nola iraungitzen zion bizia.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 104. orr.

Ez literaturaren historia, baizik eta alboko zurrumurruarena, eguneroko idazketarena, hain arin iraungitzen dena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

Zeren kolorea bera ere iraungi-hila baitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Halako izu oraindik guztiz iraungi gabe bat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 19. orr.

3 (espezie, giza multzo, hizkuntza eta kidekoez) desagertu, galdu.

Nahitaezkoa da animalia espezie asko orduantxe iraungi zedin eta ez zezan, ugalduz, ondorengorik izan ahal.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.

Hau bezalako uneetan estoikoak irribarre egingo zuen, baldin eta espezie klasiko hori ez bada erabat iraungi ziniko modernoaren joan-etorriei toki zabala uzteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 101. orr.

Naturalisten ustez maitagarriak orain iraungiak dira, nahiz eta Ingalaterrako Elizako apaiz batek hiru ikusi zituen Colchester ondoan 1855ean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 193. orr.

Protestante sekta bat, orain iraungia, Europatik etorri zena joan den mendearen hasieran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 34. orr.

Familia partikularrak iraungi egin daitezke; hortaz, ondasunak ez dituzte betiko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.

Elizgizonak iraungi ezin den familia dira: beraz, ondasunak betiko dituzte, eta ezin dira haiengandik irten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.

Euskalkietan zatituta zegoen hizkuntza osoki iraungi ez zedin.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 37. orr.

4 ahitu; hil.

Oso mantso hasi zen liburu horren bizitza, eta, gaia dela medio asko saltzekoa ez zen arren, txakalaldirik gabe egin du bere bidea hogei urteotan, hasierako 4.000 aleko tirada erraldoia iraungitzeraino.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 120. orr.

Izan ere, Aristolelesen aburuz higidura zirkularra ez zen sortzen ez eta iraungitzen ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.

Bertatik ezin dut inolaz ere inferitu, zerizan pentsatzailea naizen heinean, berez irauten dudala, ez naizela ez sortzen ezta iraungitzen ere berezko eran.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 161. orr.

5 (epe, hitzarmen eta kidekoez) amaitu; indarrean egoteari utzi.

Ordubeteko epea iraungi zela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 142. orr.

Apartamentuaren errenta-epea iraungitzear zelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 163. orr.

Martxoan iraungitzen baitzen hiru urteko kontratua.  Berria - Kultura   2006-03-30

Hitzarmen hori joan den abenduan iraungi zen.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Zorrak konpentsazioz iraungitzeko sistema bat sortu zen konderrian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Arauetako zenbait artikulu iraungi direlako eta beste zenbait Europako Auzitegiak bertan behera utzi dituelako, arautegia moldatzeko beharra dagoela dio Bruselak.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

REPSOL-YPF: Urrezko akzioa (mugimendu korporatiboak eragozteko ahalmen berezia) iraungi zaio Espainiako Gobernuari.  Berria - Ekonomia   2006-02-07

Nafarroako gizartearekin duten erantzukizun morala ez da iraungitzen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Ahalordea iraungi egin da eta lurreratutako salgaiak galtzeko arriskuan gaude.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 50. orr.

Auzian epaitutako lagunen eroskeria delituak iraungi egin direla ondorioztatu zuen Nafarroako Auzitegiak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Ohartu naiz gainean eraman ohi dudan agiria iraungia dagoela joan den aspaldian, eta, beraz, daukadan agiri nazional bakarra nere españoltasun iraungiaren agiria dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.

Atea nire txartel iraungiaz trabatuz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 76. orr.

Gauza bera gertatu zitzaien bisa iraungi zitzaien edota AEBetako immigrazio legeak urratu zituztenei.  Berria - Mundua   2004-10-21

6 (janariez eta kidekoez)

Denak beherakoarekin, eta laster lotu zituzten kausa-ondorioak, eta poteen iraungipen-dataren bila hasi eta datarik ez, eta halaxe ohartu aspaldi iraungiak behar zutela.     «Kuskue tanden», 2004 - 76. orr.

Azkar kontsumitu behar dira, iraungi baino lehen.  Berria - Kultura   2006-03-31

7 (era burutua izenondo gisa)

Argi iraungi horretarik bertze mila piztu, eta argi berretua mundurat heda daitekeela eta barreia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Haren ezpain xahar eta iraungiak isilik mugitzen ziren; zenbatzen ari zen, batuketak egiten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Zenbaitetan irainek eta biraoek birbiltzen zituzten elikagai iraungiak saldu izanaren salaketak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

8 iraungi-data iraungitze data.

Badugula denok nork bere iraungi-data, gizaki izan edo herri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus