Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
iraungaitz izond ia ezin iraunezkoa.
Garapenerako baliabideen kontserbazio eta kudeaketa (herrialde aberatsetako kontsumo joera iraungaitzak salatuz). Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 103. orr.
Ezinezkoa litzateke hori, baldin eta gure pertzepzioak, berez, gure hargailuak blaitzen dituzten estimulu ustekabeko eta iraungaitzen isla pasibo hutsak balira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.
Bertako hareak ere berehala xurgatzen zuen gora-nahi haren azken hondarra, oihartzun apartsu iraungaitzaren itxuran. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.