Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
iraultzatxo iz adkor iraultza txikia.
Aipatua izan da 1968ko iraultzatxoa, nola geroztik aldatu diren gauzak Frantziako Unibertsitateetan. Herria 2005-07-07
Nork bere herrian ezin, eta hantxe egin genuen iraultzatxoarekin konformatu behar. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 82. orr.
Zer deabru dira frantses horiek: sekulan ez kontent, beti zerbait berri nahi, iraultzatxoz iraultzatxo dabiltzalarik, iraultzatxoak baitira sortzen dituzten aldaketak. Herria 2004-04-01
Eta itzulipurdi eta iraultzatxo hori termikoa da, bero-kontuarena delako, alegia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 41. orr.