Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero iraulka bidebazterrera joan nintzen, justu saiheska etzanda zetzan soldadu aleman horren ondora. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 91. orr.
Aita Rentería iraulka zebilen ohean lorik egin ezinik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 52. orr.
Hermione ez zen ohartu ere egin Malfoy eta Ron bere aulki azpian iraulka zebiltzala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 202. orr.
Elurretan itzulika eta iraulka ibili ginen, odolaren arrasto gorriak uzten zurian. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 42. orr.
ik beherago 2. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Eguzkitan jartzen ginen terrazan, eta iraulka jostatzen ginen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 108. orr.
Ziklopea, berriz, minez oihuka eta iraulika zebilen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.
Negar egiten zuen saminki eta lurrean iraulka zebilen ero baten pare. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.
Haren aulkiaren atzean, txakurra, belarretan iraulka. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 20. orr.
Lau hankatan ibiltzen zen, hautsetan iraulika aritzen zen bere zakurrarekin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.
Putekin egongelan iraulka ibiltzea, nonbait hor! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 29. orr.
Gizakien golkoetan iraulka diharduten kezka-olatu tristeak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.
Aspalditik buruan iraulka nituen hainbat ale elkarrekin eskuz esku ipini nahia, horixe izan da bultzatu nauena.· Ni ere atera nintzen egun hartan plazako hareara, taberna ingurutik zezenetara zuzenean; xexen haiek inguruan lasterka eta jende-iraulka sumatu bezain laster, ordea, ikaratu egin nintzen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 21. orr.
Itzul-iraulka lorik egin ez, / egunez arlo zakarra; / alare, Iriondok naiago omen du / etzauntza artako iñarra. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 247. orr.
belarretan iraulka (3); eta iraulka (4); eta lurrean iraulka (4); iraulka eta (4); iraulka hasi (3); iraulka ibili (6); iraulka ibiltzen (3); iraulka zebilen (4); lurrean iraulka (11); lurrean iraulka hasi (3); lurrean iraulka zebilen (3)