Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako batean haizeak ontzia iraularazi eta gilaz gora ez ote gintuen utziko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 176. orr.
Nik, berriz, beste pare bat arraun kolpe jo nuen, txanela kasik bertan iraularaziz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.
Gozotasun eztia sentitu zuen orduan bizkar biluzian behera, eta sorbaldak iraularazi zituen, berokipean aske eta epeletan goxo izan zitezen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.
Gau hartan emakumearen sexua itsaso izan baitzitzaion Irisarriri, itsaso itogarri, barrenak iraularazi zizkiona. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.
Hauek, bai, hauek dira gogo keinu eta bat-bateko ongiketa moduko batez, Estatu baten egitura osoa iraularazteko gai direnak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 42. orr.