Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
iratzartzaile izond iratzartzen duena.
Da Ruak bazekien min sorgin, ametsean iratzartzaile, iratzarraldian lo eragile garela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.
Gaua zetorren, izuen iratzartzaile, izarren pizgarri. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.
Baina borondaterik onena ere zorigaitzaren iratzartzailerik konplituen eta sostengurik fermuen bihur daiteke. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.