Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goizalderat iratzartu ginen, biak elkarren besoetan oraino ahantziak... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.
Lehenik iratzartu zena Basoi izan zen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 108. orr.
"Iratzartu, Lucy", esan nion. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 167. orr.
Ardoaren lozorrotik iratzartu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 32. orr.
Amesgaizto batetik iratzartu banintz bezala. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.
Beharko dute iratzartu Bordelesek. Herria 2005-02-27
Hartza iratzartzen dea ihauteria hor delakotz ala ihauteria hasten izaitekotz hartza iratzartu delakotz? hori, dakienak daki, nik ez dakit! Herria 2001-02-08
Bai, ongi iratzartu orduko, gustatzen zitzaidan bezperako lan eta hara-honatak arra-gogoratzea. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.
Lo zegoen, ez nuen iratzartu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 140. orr.
Gaua han harat joana zitekeen bagoiko atea bat-batean ideki zenean S.S. en orroek iratzartu gintuzten. kontzentrazio-esparru bateko iratzargailuak iratzartzen ez dituen bakarrak gehiago iratzarriko ez direnak baitira, eta horiek hor daude hilotz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.
Sorterria iratzartu eta salbatu nahi zuen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.
Francori eskerrak emateko, zeren harek min asko egin du Euskal Herrian bainan iratzartu du abertzaletasuna. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 62. orr.
Iraun ezak iratzarturik zazpiak arte, orduan jaikiko baitzaik aita lanera, eta ama haren atzetik, gosarikoak prestatzera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.
Goizetan, jeikitzean, berehala iratzartua zirea eta behar duzu zonbait denbora eleketa hasteko? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 169. orr.
Bortz minuturen buruko lagun guziak iratzartuak ziren. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 204. orr.
iratzartuko zen (3)