Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
iratsi, irats, irasten dio ad erantsi, itsatsi.
Eguzkiak, Ararateko mazelei iratsirik, hagitz argi gorria ematen zuen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 56. orr.
Gero berriz iratsi, eta berriz, nekez, bereizi zen azkenean mendiaren parez pare gelditu arte. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 121. orr.
Piza paretari irasteko gauza ez eta, zer habila hemen harrokeritan! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 74. orr.
Begiak paretari irastea aski. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 22. orr.