Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, bailarako etxeetan gazta egingo zuten, eta suerte pixka batekin irasagarra ere ez zuten faltako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.
Irasagarrak eta pepinoak irentsi zituzten. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.
Autodidaktaren begitartea, horia eta gogorra irasagar baten gisa, gaitzespenezko asaldura tinko bihurtu da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 200. orr.
Ezabagoma, irasagarra bezain lodia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.
Irasagarrak usteldu arte, Ericek ez zuen jakiterik izan bere filmaren bukaera. Berria - Kultura 2004-06-03
Bakailao tortilla, piperrez lagundutako bakailao frijitua, txuleta eta postrea (gazta, intxaurrak eta irasagar-gozokia). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.