Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hain zegoen Bernoulli asmakizun horretaz harro, non bere hilobian irar zezatela agindu baitzuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.
W. P. Weber izena irakurri nuen, letoizko txapatxo batean irarrita. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 149. orr.
Artzain anitzek milaka eta milaka mezu, izen eta data utzi dituzte lertxunetan irarriak, gure luzaidetarrak bezala. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 62. orr.
Mahaiaren azpian, marmol argizko zoruan irarrita, ikur handi bat ikusi nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 274. orr.
Harrian irarriko zituela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 458. orr.
Jahvek Moisesi, Jainkoaren beraren eskuak harlauzetan irarrita, eman omen zizkion hamar aginduetako bigarren agindu esplizitu hau: […]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.
Hau ez baitzen erraz irarria izan buztin bigunean, harri gogorrean nekez grabatua baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.
Selinont-ko herritarrek gurtu egin zuten eta tenplu bat eraiki zioten, bai eta dominak irarri ere, non Apoloren irudiaren aurrez aurre kokaturik baitzegoen haren irudia. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.
Beste aldean, berriz, Siziliako armarria zuen irarria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 469. orr.
Ingalaterrako erreginak bezainbesteko eskubidea zuela berak dirua irartzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 128. orr.
Ceccok poltsa bete florin irarri berri ikusia zuen salan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.
Gainera, ez al zeukan, bada, metalean irarria: bere nagusiaren ahotsa! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Hiri haren izen bitxia gogoan irarrita gelditu zitzaidan: Stalingrado. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 288. orr.
Irudipenak egiazkotzat edukitzeko, jatorri duen objektuak ariman irarrita egon behar duela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.
Gure ariman irarrita daramagun betiko legearen nozio laburra. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.
Noizbait sentitu dugunaz galdetzen bazaigu, ez ditugu ematen aditzera gauzak, haiek oroimenean utzi eta irarritako irudiak baizik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 193. orr.
Gizarte-irudi horietako bat, hazkunde-prozesuan zegoen zibilizazio bateko jendearen bizitza psikiko subkontzientean sakon irartzeko gaitasun nabarmena zuena, parroki estatu subiranoaren idoloa zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 329. orr.
Zentzu zabalean, giza bizimodu baten ezaugarri eta alderdi guztiak dira kultura, eta, zentzu estuan, bizimodu horretan irarritako balio-sistema. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 295. orr.
· Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.
Aurrerantzean, termino kimikotan irarrita egongo da arrisku horixe bakoitzaren genoman, norberaren osagai ezabaezin gisa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 137. orr.