Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oporretan irakurri dut, eta emazteari ere irakurrarazi diot. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.
Paltoko sakelatik atera zuen beti berekin zeraman izendapen ageria eta irakurrarazi zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 205. orr.
Poesia garaikidea irakurtarazteaz gainera, atzera begira ere jarri ninduen. Berria - Harian 2005-12-06
Mitxelenaren lan mordoa irakurrarazi zigun. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.
Buruan sartu zitzaion bere liburu jasanezinak irakurrarazi behar zizkidala ohean nengoen bitartean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.
Bere meneko kapitain bati irakurrarazi zizkiok Don Carlosek, Nafarroara sartzerako prestatutako bi Agiri luzeak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 108. orr.
Elizatik irtetean, bere Errege-Dei berezia irakurrarazi du Don Carlosek herriko plazan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 139. orr.
Ahalegin guztiak egiten ditu amari ipuinen bat irakurrarazteko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.
Irakurtzen ez dakitenek, irakurraraz bitzate sarri. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.