Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irakurraldi 1 iz irakurtzea; zerbait irakurtzen den denbora edo aldi bakoitza.

Nere irakurraldia segitu nuen: [...].  Herria   2003-05-29

Bigarren irakurraldia egin nuenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 240. orr.

Ekin dio azken irakurraldiari.     «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

Behin eta berriro irakurri izan ditut, eta irakurraldi bakoitzean haien ahotsak adi ditzaket hitz bakoitzean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 162. orr.

Gaixoak, liburu osoa irakurri, eta irakurraldi bakarrean ikasi omen zuen buruz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Nobelak luzeegiak ziren, eta berari gauza motzak gustatzen zitzaizkion, irakurraldi batean hasi eta amai zitezkeenak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 248. orr.

Barojari buruzko testu laburren irakurraldia ere egingo dute, maiatzaren 10ean.  Berria - Kultura   2006-04-28

Alboko gela batean iparralde hotzeko olerkariak irakurraldia prestatzen zuten, tarteka pattar zuritik edanez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 47. orr.

Treneko idazleok irakurraldia geneukan Marché de la poesie delakoan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 79. orr.

Aski aurreratua zuelarik irakurraldia, ohiz kanpoko hots bat entzun zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.

Juan Garzia loak hartzen zuen lantzean behin, eta Saizarbitoriak irakurraldia eten eta "esna hadi, Garzia!" oihu egiten zion.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 116. orr.

Hegaldi eta irakurraldi honen helburua errealitate edo literatura arabiarrera inguratzea eta hura gainbegiratzea izan baitaiteke.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 73. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kuarta gotikoko liburu bereziki bitxi eta jakingarri baten irakurraldi arretatsuan aurkitzen zuen ordea nire lagunak gozamenik handiena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 45. orr.

Begira -eta irakurraldi luzeari ekiten zion-.     «Kuskue tanden», 2004 - 222. orr.

Grina horri zion eskaintzen ikasketek, lagunarteak eta irakurraldi ugariek libre uzten zioten denbora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Eleberriko beste pasarterik ere ekarri dio gogora, ordea, gaueko irakurraldiak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 131. orr.

Parte hartzen dut jendaurreko irakurraldietan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 354. orr.

Komuneko irakurraldi oteitzarrak sumatu zizkion Gabinek Godoti.     «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arte-galeriak poesia-irakurraldiak eta musika soiréeak babestu izan zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irakurraldi (6); irakurraldi bakoitzean (3); poesia irakurraldiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus