Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irakurmen iz irakurtzeko ahalmena.
Idazmenaren eta irakurmenaren bidez lor daiteke nazioko batua ikastea, eta entzumenaren eta mintzamenaren bidez, ahozko hizkerara hurbiltzen hastea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 173. orr.
Varronek litteratio deitzen dio, hau da, irakurmena, idazmena eta kalkulua lantzea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.
Lau arlo ebaluatzen dira: irakurmena, ezagutza matematikoa, ezagutza zientifikoa eta buruketen ebazpena. Berria - Harian 2005-01-02