Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irakurgaitz izond idazkeragatik nahiz mamiagatik irakurtzeko nekeza gertatzen dena, ia irakurtezina.
Liburu bat irakurgaitza egiten zitzaionean, gupidarik gabe uzten omen zuen bertan behera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 152. orr.
"Eskuizkribuan" hitz asko irakurgaitzak edo irakurtezinak zirenez, […]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 14. orr.
Krimena artelan gisa ulertzen zuen, artelan gisa edo adimenaren joko bezala gutxienez, joko konplexu eta irakurgaitz baten moduan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 43. orr.