Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irakurgai 1 iz irakurtzeko idazlana; bereziki, atsegin hartuz irakurtzeko idazlana, batez ere prosazkoa.

Egunean atal bat bakarra irakurtzen duenak 101 egunerako (edo gauerako) irakurgaiak badituela liburu honetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 9. orr.

Zure lehendabiziko irakurgaiak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 233. orr.

Autobusean eta metroan ere irakurtzeko moduko irakurgaiak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 252. orr.

Giltzapean sartu zuten eta bere poz bakarra igandeetan mezetara joan eta irakurgaiak irakurtzea zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 44. orr.

Antza denez, irakurgai galgarriak lerratu dira testuan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 163. orr.

Irakurgai gomendagarria da guztiz euskararen historia hurbila eta maileguen gaiaren inguruan Mitxelenaren "Euskal hitzen jatorri eta itxura desberdinaz " artikulua.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Euskarazko irakurgaiak debekatzen dizkiote eta mugimendu guztietan zaindari bat dauka bizkar gibelean. Apezari behako antsiatsua igorri eta bigarren irakurgaiari lotu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Maisua irakurgai liburua azaltzen ari zitzaigun bitartean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 69. orr.

• 3 adlag

Horra zergatik, hor dauzkagun oraino, gaur egun, aberasgarri eta irakurgai, orduko idazle handien obrak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

Uste dut Joxe Austin Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa nuela irakurgai-.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 97. orr.

Egia da garai hartan ideia bera [...] irakurgai genuela narratzeko arteari buruzko era askotariko ikerlanetan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 172. orr.

Txistu y tamboliñ literatur aldizkariaren bosgarren zenbakia Interneten dago irakurgai.  Berria - Kultura   2004-02-20

Fito Rodriguez idazle eta EHUko irakasleak Konkordia bila izeneko fikzio-net-a jarri du irakurgai sarean. herria¬

Ben Jellounen bi liburu, euskaraz irakurgai.  Berria - Kultura   2004-04-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

daude irakurgai (4); irakurgaiak egiteko (3); irakurgaiak egiteko erabiltzen (3); jakin irakurgaiak (3); maitinetako irakurgaiak (3); maitinetako irakurgaiak egiteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus